GRAFENOA

GRAFENOAK mundua aldatuko du, izan ere, materialik arinena, meheena eta gogorrena da. Teknologiaren mundua goitik behera aldatuko du. André Geimek eta Konstantin Novoselovek (2010. urteko fisikaren Nobel saria) aurkitu zuten 2004. urtean, eta zientzia fikzioaren eremua zabaldu zioten gizakiari. GRAFENOA hainbat arlotan erabil daiteke, hala nola industria medikoan, gaixotasunak prebenitzeko biosentsoreetan eta neurona-konektoreetan, edo industria astunerako super konposatuetan; esaterako, eraikuntzan eta azpiegituretan. Horrela, GRAFENOA material garrantzitsua da beste material batzuekin fusionatzeko.

Karbonoaren geruza atomikoa oinarria izango da etorkizunean orain baino ekologikoagoa izango den industriarako, ingurumenarekiko garbiagoak izango diren enpresak egongo baitira. Horrek, aurrerapena ekarriko du gizakientzat.